XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sail honek, gaur, Foru Agindu hau hartu du, beronen xedatze-zatia jarraian argitaratuko delarik: Lehena: Gobernu Kontseiluaren 1.990eko urtarrilaren 16ko erabaki bat izan zela bide, behin-betikoz onetsi zen
Bigarrena: Aipatu proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda erantsia jendaurreko informazioko izapidepean jartzea, hamabost astegunetako epean zehar, Bilbon, Gran Via, 26-3garrenean dauden bulegoetan alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, ukitzen diren ondasun eta eskubideak nahiz berorien titularrak zerrendatzean jasanak daitezkeen okerrak ongitzeko bakarrik, guzti hori Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1954eko abenduaren 16ko Legeko 17 eta hurrengo artikulu eta haren araudiko baterakoetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Halaber, aipatu epean zehar, ukitu ondasun eta eskubideen zerrenda Derio, Zamudio eta Mungiako Udaletxeetako iragarki oholean egongo da agerian.
Bilbon, 1990eko martxoaren 9an.
Foru Diputatua, Federiko I. Bergaretxe Zurimendi.